5. ardatza
Lan autonomorako trebakuntza espezializatua sustatzea.
Halaber, lan autonomoaren ekoizpen-sarea modernizatzeko (digitalizazioa, trantsizio ekologikoa, sektore berritzaileetako eta oinarri teknologikoko sektoreetako ekintzailetza, etab.), autonomoen ezagutzak, ahalmenak eta gaitasunak modernizatu behar dira. Horrenbestez, “2022-2027 aldirako Lan Autonomoa Sustatzeko Estrategia Nazionalak" lehentasunezko beste ardatz hau ere badu: bizitza osorako trebakuntza-plan bat prestatzea, berariaz lan autonomorako diseinatua, eta bere protagonistei aurreikusitako erronkak gainditzeko aukera emango diena.
Trebakuntza-plan hori oso tresna erabilgarria izan daiteke lan autonomoa berdinzaleagoa eta inklusiboagoa izan dadin, genero-arrakalarik izan ez dezan eta gizarte-kohesio handiagoa susta dezan.