Lan eta Ekonomia Sozial MinisterioaQuejas y Sugerencias. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Quejas y Sugerencias

Estatuaren Administrazio Orokorrean kalitatea hobetzeko marko orokorra ezartzen den uztailak 29ko RD 951/2005aren IV. kapituluak, kexa eta iradokizunen programa jasotzen du, non Estatuaren Administrazio Orokorraren organo eta erakundeek herritarrei haien aurrean kexak eta iradokizunak aurkezteko bitartekoak eskaini behar dizkiela ezartzen den.

Helburua

  • Prozedura honen bitartez Ministerioaren Unitateen funtzionamenduari buruz herritarren ustez onuragarriak diren kexak, ekimenak edota iradokizunak aurkeztu ahalko dira.
  • Aurkeztutako kexak ez dira inola ere administrazio-errekurtsotzat joko eta horiek jartzeak ez ditu  indarrean dagoen araudian ezarritako epeak geldiaraziko.
  • Kexa bat aurkezteak ez du inola ere baldintzatuko interesdun gisa agertzen direnek, prozedura bakoitza arautzen duen araudiarekin bat etorriz, erabil ditzaketen gainerako ekintza edo eskubideak egikaritzea.

Zeinek aurkeztu dezake

  • Egoki jotzen duten herritar guztiek, horretarako inprimakia betez edo kexa edo iradokizuna aurkezten duen idatzi baten bidez, prestatutako zerbitzuekin gogobeteta ez daudela eta Sailaren eskumeneko zerbitzuak hobetzeko ekimen edo iradokizunak jasota uzteko.

Unitate erantzulea

  • Kexak edo iradokizunak eragiten duen Unitatea.

Erantzuteko epea

  • Eragindako Unitateak herritarrari 20 eguneko epean informatu beharko dio, egindako jardueren eta, hala badagokio, hartutako neurrien berri, egoki iritzitako argibideak eman ondoren. Epea igarotakoan erantzunik jaso ez bada, interesduna Azpi.-rekin harremanetan jar daiteke.Giza Baliabideen Orok. eta Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorra, edo dagokion Sektorialari (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren Ikuskaritza Zerbitzua) ez erantzutea sortu duten arrazoiak ezagutzera emateko eta beharrezko erantzukizunak eskatzeko.

Aurkezteko moduak

Presentziala edo posta bidez

  • Orrialde honetan deskargatu daitekeen kexa eta iradokizunen inprimakia betez (gerora modu presentzialean edo posta bidez aurkezteko), Erregistro Orokorretan eta harrera osagarrietan edo agirien irteeran eskuragarri egonik eta, bide batez, herritarraren arretarako eta informaziorako bulegoetan, baita Sailaren Zerbitzu Zentral eta Periferikoetan ere.
  • Interesdunak sinatutako idatzi baten bidez, kexa edo iradokizunaren helburua azaldu eta haren izena, abizenak, telefono-zenbakia, helbidea, eta hala badagokio, helbide elektronikoa idatzi beharko ditu erantzuna igorri ahal izateko, horrela adierazten badu.
  • Inprimakia eta idazkia herritarren arretarako edozein erregistro publiko edo bulegotan aurkeztu daitezke.
  • Atal honetan dagoen Inprimakian sakatzean nahi beste kopia zuri atera ahalko dira gerora eskuz idazteko edo eskatutako datuak idatzi ostean nahi beste kopia lortzeko (bi kopia egitea gomendatzen da haietariko bat bulegoan aurkeztean zigilua jartzeko).

Kexa eta Iradokizunen Aurkezpen Inprimakia

Telematikoki (ziurtagiri digitalarekin)

  • Ministerioaren Egoitza Elektroniko Zentralaren bitartez Kexak eta Iradokizunak tramitera sartuz.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin (SEPE) eta Soldatak Bermatzeko Fondoarekin (FOGASA) zerikusia duten kontuetarako Erakunde hauen Egoitza Elektronikoarekin jarri harremanetan:
  • Iradokizuna edo kexa elektronikoki aurkeztu dezakezu orrialde honetatik inprimakia betez. Egoitza Elektronikoaren sarbiderako ezarritako baldintzekin bat etortzen den edukia identifikatzeko eta digitalki sinatzeko eskatuko zaio.
  • Inprimakian posta edo posta elektroniko bidez erantzutea aukeratzen bada, kudeaketaz arduratzen den eta kexari erantzuten dion Unitateak, aukeratutako bitartekoaren bitartez erantzungo dio.