Goiburua

Goiburua jauzi

Contenido

Saltar Contenidos

NABIGATZEKO GIDA

Nabigatzeko gida hau oinarrizko laguntza da LGSI-ren ataria ondo ulertzeko eta erabiltzeko. Honela dago antolatuta:

Sarbidea eta bereizmena

Ikuskaritzaren Web ataria 800X600 px-ko gutxieneko bereizmena duten pantailetan erabiltzeko diseinatuta dago eta gehien erabiltzen diren Internet-eko nabigatzaileen bidez sar daiteke (Internet Explorer, Mozilla, Opera...)

Atariaren egitura

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren ataria MAP-ek (Administrazio Publikoetako Ministerioa) emandako arauei jarraituz egin da, eta irudi xumea eta erabiltzeko erraztasuna ditu ezaugarri.

Egitura orokorrak atari osoan zehar egonkor mantentzen diren informazio-multzo hauek ditu:

Goiburua:
  • LGGM-aren eta LGSI-ren logotipoak.
  • Irudi korporatiboa.
  • Hizkuntzen menua, Erkidego Autonomia bakoitzari dagokion banderaren bidez.
  • Menu errekurtsiboa. Bertan daude: bilatzailea, web mapa, kontaktua eta letra-tipoaren aldaketa.
  • Egunaren data.
Menua:
  • Pantailaren ezkerraldean dago. Bertan, eskura dituzun aukera desglosatuak agertzen dira.
Edukien eremua:
  • Orriaren erdiko aldea. Bertan, menuan adierazten diren edukiak garatzen dira.
Orri-oina:
  • Bertan, erabilerraztasunaren aukerak, legezko oharra eta nabigatzeko gida bistaratzen dira.
Aukerako menua:
  • SMenu hau eskuinean dago beti. Edukien orri batzuetan agertzen da argitaratzen den informazioari buruzko lotura interesgarriak nabarmentzeko.
Menuaren funtzionamendua

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Web atariak bi eduki maila ditu.

Lehen mailako aukerek ez dute informaziorik eta bigarren mailako edukiak biltzeko erabiltzen dira soilik.

Lehen mailako aukera batean "klikatzean":

  • Menu osoa hedatua baldin badago, lehen mailaren menpean dauden aukera guztiak ezkutatzen dira.
  • Menua hedaturik ez badago, lehen mailaren menpean dauden aukerak hedatzen dira.Bigarren mailako aukera batean "klikatuz" pantailaren erdian bistaratzen da informazioa.
Loturak

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Web atarian dauden loturak erraz bereizten dira, lotura dituen testu baten gainean kurtsorea "pasatzean" beti esku bat ikusten delako. Gainera, kasu gehienetan lotura duten testuak beti azpimarratuta daude (salbuespen batzuk izan daitezke, baina hauek diseinuari emandako kontzesio gisa ulertu behar dira).

Ikuskaritzaren Web atariaren kanpoko orrialdeetara doazen lotura guztiak orri berri batean irekitzen dira. Horrela, lotura ixtean deia egin zen atariaren orria ikusten jarraitzen duzu.

Ikuskaritzaren Web atariaren goiburuak honako lotura hauek ditu:

  • Lan eta Inmigrazio Ministerioa - aren logotipotik
  • Ikuskaritzaren Web atariaren orri nagusia - LGSI-ren logotipotik
Erabilitako ikonoak

Ondoko taulan, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Web atarian erabili diren ikonoak edo erabil daitezkeenak adierazten dira.

DESKRIBAPENA IKONOA
Fitxategiaren deskarga Fitxategiaren deskarga
Ireki esteka Ireki esteka
PDF fitxategia PDF fitxategia
Word fitxategia Word fitxategia
HTML fitxategia HTML fitxategia
PPS fitxategia PPS fitxategia
Fitxategi konprimitua (ZIP) Fitxategi konprimitua (ZIP)
Aukera errekurtsiboak

Atariaren orri guztietan beti erabiltzeko moduan dauden aukerei deitzen diegu aukera errekurtsiboak.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Web atariaren barruan aukera hauek bananduta daude, bai goiburuan bai orri-oinean.

Goiburua:
  • Hizkuntzak - Dagokion Autonomia Erkidegoaren banderak hizkuntza bakoitza identifikatzen du. Bandera baten gainean "klikatzean" dagokion hizkuntzaz itzulitako testua adierazten da. Hizkuntzarik zehazten ez denean, GSSI-ren Web atariaren hizkuntza gaztelania da.

    Kontuan hartu behar da eduki guztiek ez dutela itzulpenik. Berriak eta agiriak beti gaztelaniaz argitaratuko dira ("Herritarren arreta" emateko diren formularioak izan ezik).

  • Web-mapa - Web-aren eduki guztiak azaltzen ditu. Erabat "hedatua" dagoen menua antzekoa da.
  • Bilatzailea - Bilaketa egiteko tresna.
  • Kontaktua - Posta helbidea irekitzen du. Aurkitutako akats teknikoak edo hobetzeko iradokizunak helbide horretara bidali behar dira. Posta hau ez da, inolaz ere, bana-banako harrera egiteko, eta LGSI-ren gaiei buruz kontsultatzeko ere ez. Posta hauen hartzaileak informatika arloko profil teknikoa du.
  • Letra-tamainaren aldaketa - Web atari hau hiru letra-tamaina ezberdinetan ikus daiteke.
Orri-oina:
  • Erabilerraztasuna - Web atariak dituen sail nagusietara joateko atzipen azkarreko teklen deskripzioa ikusten da, nabigatzaileen arabera. Halaber, atariaren erabilerraztasuna balidatzeko erabilitako tresnei buruzko informazioa ematen da. LGSI-ren Web atariak WAI-ak ezarritako erabilerraztasun jarraibideen "AA" maila betetzen du.
  • Legezko oharra - Legezko ohartarazpena da, Web-aren erabilpenari buruz eta LGSI-ak duen erantzukizunari buruz atari horretan agertzen diren publikazioei dagokionez.
  • Nabigatzeko gida - Laguntza txiki bat da Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Web ataria erabiltzeko eta ulertzeko.