Lan eta Ekonomia Sozial MinisterioaBrexit. Langabezia bidezko prestazioak eta langileak . Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Rastro de migas

  • Hasiera
  • Brexit. Langabezia bidezko prestazioak eta langileak

Brexit. Langabezia bidezko prestazioak eta langileak

Brexit - Prestaciones por desempleo y trabajadores

2017ko martxoaren 29an, Erresuma Batuak ofizialki jakinarazi zion Europako Kontseiluari Europar Batasunetik irteteko asmoa zuela.

Irteera hori modu ordenatuan egite aldera, Europar Batasunak eta Erresuma Batuak Erretiratze Akordioa deituriko nazioarteko tratatua sinatu zuten, eta bertan 2020ko abenduaren 31ra bitarteko denboraldi iragankorra ezarri zen; denboraldi horretan, Europako Erkidegoko zuzenbidea erabat aplikagarria izan zen.

Beraz, 2020ko abenduaren 31ra arte, egoera ez zen aldatu herritarrentzat, langileentzat, kontsumitzaileentzat, enpresentzat, inbertsiogileentzat, ikasleentzat eta ikerlarientzat, ez Europar Batasunean, ez Erresuma Batuan eta Gibraltarren.

Baina, egoera aldatu egingo da 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, egun horretan Erresuma Batuak ofizialki hirugarren herrialde bihurtuko baita.

Ordutik aurrera, Europar Batasunaren eta Erresuma Batuaren arteko etorkizuneko harremana 2020ko abenduaren 24an lortutako Merkataritza eta Lankidetza Akordioak eraenduko du.

Jarraian adieraziko dizuegu nola geratu den lekualdatutako langileen eta mugako langileen egoera eta zertan diren langabezia-prestazioak.