Lan eta Ekonomia Sozial MinisterioaLege-abisua eta pribatutasun-politika. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Rastro de migas

  • Hasiera
  • Lege-abisua eta pribatutasun-politika

Lege-abisua eta pribatutasun-politika

LEGE-ABISUA

Interneteko mites.gob.es domeinua Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren titulartasunekoa da.

Ministerioak jakinarazten dizu www.mites.gob.es web gunera sartzeko eta hura erabiltzeko eta haren azpian dauden azpi-domeinu eta direktorio guztietarako (aurrerantzean, Ataria bezala denak izendatuak), eta haren bidez lor daitezkeen zerbitzu eta edukietarako ere, Legezko Abisu honetan zehazten diren baldintzak bete behar direla, zerbitzu edo eduki horietara sartzearekin Baldintza Orokor gehigarri batzuk onartu behar izatea alde batera utzi gabe.

Hori dela-eta, Lege-abisu honetan zehaztutakoarekin ados ez bazaude, Ataria ez erabiltzeko eskatzen dizugu; izan ere, web gunea edo bertako zerbitzuak eta edukiak erabili ahal izateko, testu honetan jasotako legezko baldintzak onartu beharko dituzu.

Ministerioak eskubidea izango du Atarian aldaketak egiteko aurrez abisatu beharrik gabe, Atariko edukiak edota diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko helburuarekin. Atariak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioa berehala eguneratzen ez denez, Atarian jasotako informazioa, zerbitzuak eta edukia indarrean daudela eta zehatzak direla egiaztatzeko iradokitzen dizugu.

Abisu honetan jasotzen diren baldintzak eta terminoak alda daitezke; beraz, Atarira berriro sartzen zarenean, baldintza horiek berrikustea eskatzen dizugu.

Web gune honetan jasotako informazioa iturri publikoetakoa da. Ministerioak ez du bere gain hartuko www.mites.gob.es gunean jasotako tresnak eta informazioak erabiltzeak eragin ditzakeen kalte-galeren erantzukizunik, administrazio-prozedurak hasteari, garatzeari edo eman dezakeen emaitzari buruzko erabakiak hartzeari dagokionean. Erabaki horiek eskumeneko zentroetan, erakundeetan edo bulegoetan egiaztatu behar dira.

Nolanahi ere, web gune honetako informazioa eta edukiak ezingo dira alegatu Administrazio Publikoarekin kontraesankorrak diren prozesuetan, eta ez dute inolako erantzukizunik hartuko eskumeneko Administrazioaren dokumentu inprimatuen eta orrialde hauetako argitalpen elektronikoaren artean egon daitezkeen desadostasunak direla-eta.

Atariaren diseinua eta iturri-kodeak nahiz bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako zeinu bereizgarriak Ministerioarenak edo erakunde laguntzaileenak dira, eta dagozkien jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek babesten dituzte.

Atariko edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzeko baimena ematen da, betiere jatorri publikoa berariaz aipatzen bada. Ministerioak hirugarrenen jabetza publikoko eta industrialeko eskubideak errespetatzen dituela adierazten du; ondorioz, gune honek haien eskubideak urratzen dituela uste bada, Ministerioarekin harremanetan jartzeko eskatzen dugu.

Ministerioak zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste web orrialde batzuetarako sarbidea ematen dizu. Esteka horien helburua da interesatzen zaizkizun baliabideak Internet bidez bilatzen laguntzea. Hala ere, orrialde horiek ez dira Ministerioarenak, eta ez ditu horietako edukiak berrikusten; beraz, ezin da horien, estekatutako orrialdearen funtzionamenduaren edota bertara sartzeak edo erabiltzeak eragin ditzakeen kalteen erantzule egin.

PRIBATUTASUN-POLITIKAREN GAINEKO ABISUA

Web gune honen bidez, ez dira erabiltzaileen datu pertsonalak biltzen, haiek jakin gabe, eta, era berean, ez zaizkie hirugarrenei ere ematen.

Zerbitzurik onena ematearren eta erabiltzea erraztearren, bisitatutako orrialde-kopurua, bisita-kopurua nahiz bisitarien jarduera eta maiztasuna aztertzen dira.

Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak bere eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu, web guneak behar bezala funtziona dezan eta erabiltzaileak ikus dezan eta, baita ere, estatistikak jasotzeko. Horren inguruan informazio gehiago kontsulta dezakezu Cookie-n Politikari buruzko gure orrialdean.

Jarraian, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren datuak babesteko politikari buruzko informazioa emango dizugu.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an emandako 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorra) 13. artikuluaren arabera eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 11. artikuluari jarraiki, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren atarietan eta lotutako egoitza elektronikoetan eskainitako inprimakien bidez emandako datu pertsonalak Tratamendu Jarduera bakoitzaren inguruan indarrean den araudiaren arabera tratatuko dira. Horren ezaugarriak Erregelamendu horren 30 Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Tratamendu Jardueren Erregistroan. MITESek egiten dituen tratamendu-jardueren zerrenda eguneratua Tratamendu Jardueren Inbentarioan eskura daiteke, honako esteka hauen bidez:

Ministerioaren Zerbitzu Zentralen eta lotutako Azpi-egoitzen Egoitza Elektronikoa

https://transparencia.gob.es/transparencia/transparencia_Home/index/PublicidadActiva/OrganizacionYEmpleo/Registro-Tratamiento/

Jardueren inbentarioan, honako hauei buruzko informazio zehatza aurki dezakezu: tratamendu-jarduera bakoitzaren arduraduna, helburua, legitimazioa, datu pertsonalen kontserbazioa eta datuen gainean egin daitezkeen nazioarteko lagapena edo transferentzia.

Tratamenduaren legitimazioaren oinarria izan daiteke interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzean egindako misio bat betetzea, legezko betebehar bat betetzea, interesatuen baimena lortzea edo Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 6. artikuluan baloratutako beste edozein kausa. Kategoria berezietako datuak tratatzen dituzten tratamendu-jardueren kasuan, gaikuntza DBEOren edo 3/2018 Lege Organikoaren (Datuak Babestu eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Legea) 9. artikuluan zehaztutako edozein kausatan oinarritu daiteke. Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak konpromisoa hartzen du emandako informazioa konfidentzialtasun handienarekin gordetzeko eta tratamendu bakoitzerako ezarritako helburuetarako bakarrik erabiltzeko.

Datuak dagozkien inprimakien bidez jasoko dira, eta eskatzen diren prestazioak edo zerbitzuak izapidetzeko ezinbestekoak diren eremuak bakarrik izango dituzte; era berean, zerbitzuak artatzeko behar den denboran kontserbatuko dira, indarrean den legediaren arabera, erantzukizunen preskripzioari dagokionez. Interesatuari dagokio bere datuak eguneratzea; Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioa ez da datuak zuzenak ez izatearen erantzule izango, egin diren aldaketak jakinarazi ez badira.

Datuak babesteko eskubideak erabil ditzakezu: datuetara sartzea, datuak zuzentzea, datuen aurka jotzea, ezabatzea, tratamendua mugatzea, eramangarritasuna eta, hala dagokionean, banakako erabaki automatizatuen xede ez izatea. Horretarako, idatzi posta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministeriora, Castellana pasealekua, 63, 28071 Madril; edo bidali posta elektronikoa dpd@mites.gob.es. Zure ustez, zure eskubideak behar bezala artatu ez badira eta hala nahi baduzu, jakinarazten dizugu Datuak Babesteari buruzko Erreklamazioa posta bidez dpd@mites.gob.es helbidea erabilita edo DBEAk horretarako prestatutako inprimakiaren bidez:

Datuak Babesteko Espainiako Agentzia - Egoitza elektronikoa - Erreklamazioaren aurkezpena.