Lan eta Ekonomia Sozial MinisterioaGenero-berdintasuna. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Rastro de migas

Genero-berdintasuna

  • Enpresa txiki eta ertainentzako eta beste erakunde batzuentzako laguntzak 2017ari dagozkion berdintasun-planak egin eta ezartzeko.
  • 1978ko Espainiako Konstituzioaren, 14. artikuluan, legearen aurrean berdinak izatea aldarrikatzen da, sexu bidezko edozein diskriminazio debekatzearekin batera.
  • PRE/525/2005 Agindua, martxoaren 7koa, onartuta, Ministro Kontseiluaren 2005eko martxoaren 4ko Akordioa argitara eman zen; akordio horren bidez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko neurriak hartzeaz gain, eguneroko bizimoduko eremu guztietan desberdintasuna murrizten laguntzen duten jarduerak ezartzen dira: enplegua, enpresa, lana eta familia-bizitza uztartzea, ikerketa, elkartasuna, kirola, genero-indarkeria, e.a.
  • APU/526/2005 Aginduak, martxoaren 7koak, Estatuko Administrazio Orokorrean Genero Berdintasunerako Plana onartzen duen 2005eko martxoaren 4ko Ministroen Kontseiluaren Akordioa argitaratzea xedatzen du, eta hainbat neurri ere ezartzen ditu dauden oztopoak ezabatzeko eta gizonen eta emakumeen arteko benetako aukera-berdintasuna bermatzeko, zerbitzu publikoa eskuratu eta gauzatzerakoan.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege, Organikoak politika aktiboak bultzatu nahi ditu, era integral eta koordinatuan, Espainiako gizartean genero-berdintasuna galarazten edo zailtzen duten oztopoak kentzearren.
    • Aipatu 3/2007 Lege Organikoaren 77. artikulua betetze aldera, Ministerio guztietan zuzendaritza-organo bati agintzen zaio emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioarekin loturiko funtzioak garatzea haren eskumeneko gaietan.
  • 2007ko apirilaren 27an Ministroen Kontseiluak hartutako Akordioaren bitartez aipatu 3/2007 Lege Organikoan aurreikusitako Berdintasun Unitateen funtzioan garatuko dituzten Ministerio-departamentu ezberdinetako zuzendaritza-organoak zehazten dira. Gure Departamentuan, Idazkaritza Nagusi Teknikoaren kargu utzi zen funtzio horiek garatzeko eginkizuna.
  • 2007ko abenduaren 14an Ministroen Kontseiluak hartutako Akordioaren bitartez, Aukera Berdintasunaren 2008-2011 Plan Estrategikoa onartu zen. Plana bi printzipiotan oinarritzen da: diskriminazio eza eta berdintasuna, eta lau printzipio gidari garatzen ditu: herritarren eredua birdefinitzea, emakumeen ahalduntzea, genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna eta berrikuntza zientifikoa eta teknologikoa.
  • Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzak 2011ko maiatzaren 20an emandako ebazpenaren bidez,, Ministroen Kontseiluak 2011ko urtarrilaren 28an hartutako Akordioa argitaratu zen, Estatuko Administrazio Orokorrean eta haren Erakunde Autonomoetan Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana onartzeko. Horrela, ebazpen horretan, bete egin da aipatu 3/2007 Lege Organikoaren 64. artikulua; horren arabera, legegintzaldi bakoitzaren hasieran, Gobernuak emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako Plan bat onartuko du, eta, bertan, enplegu publikoan tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzerakoan lortu beharreko helburuak eta horiek lortzeko hartu beharreko estrategiak edo neurriak ezarriko dira.
  • Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzak 2011ko uztailaren 28an emandako ebazpenaren bidez, Estatuko Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahai Orokorraren 2011ko uztailaren 27ko Akordioa onartu zen, Estatuko Administrazio Orokorraren eta hari lotutako Erakunde Publikoen esparruan, sexu-jazarpenaren eta sexu bidezko jazarpenaren aurrean jarduteko Protokoloaren inguruan. 3/2007 Lege Organikoaren 62. artikuluaren arabera, Administrazio Publikoek langileen legezko ordezkaritzarekin jarduteko protokoloa negoziatuko dute, eta, bertan, beste printzipio batzuen artean, Estatuko Administrazio Orokorrak eta hari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoek konpromisoa hartuko dute sexu-jazarpena eta sexu bidezko jazarpena prebenitzeko eta ez onartzeko.

Genero-berdintasuna Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioan

Esteka interesgarriak: