Rastro de migas
- Hasiera
- ›
- Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia
- ›
- Buzón de Comunicaciones Antifraude para Fondos de la Unión Europea Next Generation-MRR
“Laneko eta Gizarte ekonomiako Ministerioaren Iruzurren Aurkako Neurrien Planak. Berreskuratze eta Erresilientzia” Mekanismoen Funtsak Iruzurren Aurkako Komunikazioen Postontziaren sorrera barne hartzen du. Postontzi horren bidez, edozein interesdunek iruzurraren, ustelkeriaren, interes gatazken edo finantziazio bikoitzaren ustezko susmoen berri eman ahal izango du, Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak edo haren mendeko edozein organismo autonomok kudeatutako Europar Batasuneko Next Generation-BEM Funtsei eragiten badiete.
Aipatutako gaiekin zerikusia duten eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoarekin (BEM) lotura duten gertakari susmagarriak agerian jarri nahi dituen pertsona orok komunikazio formala aurkeztu ahal izango du Iruzurren aurkako Komunikazioen Postontzi honen bidez
MITES-ek jasotako informazioa aztertuko du horri eman beharreko tratamendua zehazteko, beharrezkotzat jotzen dituen egiaztapenak eta jarduketak aurrera eramanez.
Iruzur, Ustelkeria, Interes Gatazka eta Finantziazio Bikoitza kontzeptuak Laneko eta Gizarte ekonomiako Ministerioaren Iruzurren Aurkako Neurrien Planaren 1.5 atalean daude eta esteka honen bitartez sar daiteke kontsultatzeko.
Europar Batasuneko Next Generation-BEM Funtsei eragiten dien iruzur, ustelkeria, interes gatazka eta finantziazio bikoitzeko kasu baten berri emateko, honako inprimaki hau erabiltzea gomendatzen da.
Hori da bide egokiena komunikazio formala aurkeztu nahi izatekotan, komunikabide segurua baita
Komunikabide honen oinarrizko baldintzak 2022ko urriaren 7ko Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren jakinarazpena dokumentuan bildu dira.
Mezu elektroniko bat ematen da, Europar Batasuneko Next Generation-BEM Funtsekin lotura duten Iruzurren Aurkako Postontziaren bidez komunikazio formalak egiteko moduari buruzko zalantzak kontsultatzeko. Helbide elektronikoa honakoa da: Antifraude.MRR@mites.gob.es
Komunikazioak, gutxienez, honako baldintza hauek izan behar ditu:
Hiru baldintza hauek betetzen ez dituzten komunikazio guztiak baztertuak izan ahal dira.
Jasotako informazioa ez da bideratuko emandako informazio hori ageriz funtsgabe badago edo igorritako informazioa urria bada, gertakarien deskribapena generikoegia eta zuzena ez bada edo froga elementurik ez badago, MITESek ezin izango du jasotako informazioa zentzuz egiaztatu ezta komunikatutako gertakariei eman beharreko tratamenduaren gutxieneko zehaztapena egin.
Komunikazioa jasotakoan MITES-ek edukia aztertuko du eta haren egiazkotasuna frogatuko du, eginkizun hauetan lagundu dezaketen unitateen babesarekin, bereziki Zerbitzuen Ikuskaritza Orokorrarenarekin.
Informazioa helarazi duen pertsona nahiez gero identifikatu beharko da komunikazio formala jartzean kontuan hartua izateko Administrazio Publikoen ohiko Prozedura Administratiboaren Legearen 62.2 artikuluaren arabera.
Komunikazio anonimoen kasuan, Administrazioak ofizioz ikertu ahal izango ditu apirilaren 11ko Auzitegi Goreneko arlo Penaleko Salaren 318/2013 Sententzian jarritakoari jarraiki.
Informazioa komunikatu duen pertsonak espresuki kontrakoa eskatzen duenean salbu, MITES-ek haren identitatearekiko konfidentzialtasuna guztiz babestuko du, hura inori ezagutzera emango ez zaiolarik.
Horrenbestez, MITES-ek egiten dituen komunikazio, egiaztapen jarduketa edo dokumentazio eskaera guztietan, informazioa bidali zuen pertsonaren identitateari buruzko datu guztiak ezkutatuko dira, baita haren identifikazio total edo partzialera bideratu dezaketen beste edozein datu ere.
Azkenik, jendeak laguntzea errazteko ustezko irregulartasunak ohartarazten dituzten pertsonen aurkako errepresaliak prebenituko dira, erantzun bizkor eta sendoak emanez komunikazio faltsuak edo osotasun publikoz ez besteko helburuak dituztenak geldiarazteko.
Komunikazio kanal honen bitartez informazioaren igorpenak ez dio informatzen duen pertsonari esleitzen interesdun ardura emandako informaziotik erator daitezkeen jarduketa administratiboetan, ez eta haren emaitzari buruzko informazioa jasotzeko eskubiderik ezta jarduketa horien emaitzei buruzko errekurtsoak edo erreklamazioak aurkezteko legitimaziorik ere.
Bestalde, MITES-ek ustezko iruzur, ustelkeria, interes gatazka edo finantziazio bikoitz kasuak komunikatzeko kanpo kanal bat duela azpimarratu beharra dago. Iruzurraren aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionalaren Europako funtsei eragiten dieten iruzurrei edo irregulartasunei buruzko informazioa jakinarazteko Kanal ofiziala da, hirugarrenei zuzenduta dagoena, EZ administrazioei edo Europako funtsekin finantzatutako kudeaketa eta kontrolaz arduratzen diren erakunde publikoei. Esteka honen bitartez sar daiteke. Esteka honen bitartez sar daiteke.
Helbide honetan komunikazioak egiteari buruzko zalantzak kontsulta daitezke helbide elektroniko honen bitartez: consultasantifraude@igae.hacienda.gob.es