Lan eta Ekonomia Sozial MinisterioaEEGSMren 2015eko Kontratazio Plana. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Rastro de migas

  • Hasiera
  • EEGSMren 2015eko Kontratazio Plana

EEGSMren 2015eko Kontratazio Plana

Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministroak 2015eko otsailaren 15ean emandako Aginduaren bidez, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioren Kontratazio Plana onartu da 2015erako. 

Estatuko Administrazio Orokorraren administrazio-kontratazioa planifikatzeko eta programatzeko beste esperientzia batzuk badiren arren, EEGSMren Kontratazio Plan hau ekimen aitzindaria eta berritzailea da irismen handia izateagatik (EEGSMko organo, erakunde eta entitate guztiak sartzeko direlako), urtebetean egin beharreko kontratu guztiak sistematikoki eta aldez aurretik aurkezteagatik eta kontratu-jardueraren gardentasuna, publizitatea eta lehia indartzeagatik. 

Planean kontratuen oinarrizko datuak sartzen dira; kontratu horiek 2015ean izapidetzen  hasiko dira edo luzatu egingo dituzte EEGSMk, haren 3 erakunde autonomoak barne (Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta Laneko Segurtasunaren eta Higienearen Institutu Nazionala) eta Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileek eta zerbitzu erkideek (Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Itsasoko Gizarte Institutua, Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Nagusia, Gizarte Segurantzaren Informatika Kudeatzailetza eta Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Juridikoa), zerbitzu zentraletan zein Ministerioaren sare periferikoan. 

Legegintzaldiaren hasieratik, EEGSMk bere kontratazio administratiboa arrazionalizatzeko eta sinplifikatzeko prozesua garatu du. Prozesua, oro har, administrazioa arrazionalizatzeko eta bikoiztasunak eta oztopo burokratikoak sinplifikatzeko eta ezabatzeko neurrien artean kokatzen da; horiek osatzen dute Administrazio Publikoen erreformarako Txostena (CORA Txostena), Ministroen Kontseilura 2013ko ekainaren 21ean igorritakoa. Zehatzago esanda, EEGSMk garatutako prozesua Estatuko Administrazio Orokorrean kontratuak arrazionalizatzeko eta zentralizatzeko Gobernua, Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioaren bidez, sustatzen ari den neurriekin lotzen da. 

EEGSMren kontratazio administratiboa arrazionalizatzeko eta sinplifikatzeko prozesuak bost helburu ditu:

  •  Sailaren kontratuetan kostuak aurreztea, kontuan izanik aurrekontuaren egonkortasun-testuingurua, finantza-arloko iraunkortasuna eta zorroztasuna gastu publikoan.
  • Kontratazio-organoen kopurua sinplifikatzea, kontratazio zentralizatuko praktikak garatzearen eta EEGSM bezero bakar gisa pixkanaka konfiguratzearen alde apustu eginez.
  • Sailean, kontratazioaren eraginkortasuna hobetzea, kontratazioa kudeatzeko prozedura uniformeagoak erabilita.
  • Erositako ondasunen eta Sailak kontrataturiko zerbitzuen eta horniduren kalitatea gehitzea.
  • EEGSMk egindako kontratuen gardentasuna eta publizitatea areagotzea, kontratazioan lehia handiagoa eta hobea izan dadin. 

Helburu horiek lortzeko, EEGSMk orain arte hainbat ekimen onartu ditu: 

  • ESS/249/2014 Agindua, otsailaren 13koa, onartzea; horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Kontratazio Batzordea eta Kontrataziorako Mahai Bakarra sortu eta arautzen dira. Beste Ministerio batzuetan gertatzen den ez bezala, administrazio-antolaketa konplexua izanik, EEGSMk inoiz ez zuen Kontratazio Batzorderik izan. Geroztik, EEGSMk Kontratazio Batzorde bat du, eta ondasun, zerbitzu eta hornidura jakin batzuk kontratatzeko kide anitzeko organo gisa aritzen da, nahiz eta haren jarduera-eremuan ez sartu erakunde autonomoak eta Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak.
  • EEGSMn kontratazioaren plangintza, segimendua eta ebaluazioa egiteko Taldea sortzea, otsailaren 13ko ESS/249/2014 Aginduaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen den moduan. Talde horrek osaera zabalagoa izango luke, hiru erakunde autonomoak eta Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileak eta zerbitzu erkideak ere bertan sartzen direlako, eta Sail osoaren kontratazioa programatzeko eta ebaluatzeko funtzioak izango lituzke.
  • ESS/252/2014 Agindua, otsailaren 13koa, onartzea; horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Administrazio-organoetan kontratazio-arloko eskumenak eskuordetzen eta eskuordetzak onartzen dira. Idazkariordetzaren esparruan eskumen eskuordetuak zituzten kontratazio-organoak 96 izatetik 3 izatera igaro dira: Idazkariordea, Finantza Administrazioko Zuzendariorde Nagusia eta Ofizial Nagusia.
  • EEGSMren 2015eko Kontratazio Plan hau onartzea.
  • Planak sistematikoki aurkezten ditu izapidetzen hasiko diren edo EEGSMk 2015ean zehar luzatuko dituen kontratu guztiak. Kontratu bakoitzari dagokionean, oinarrizko datu batzuk identifikatzen dira: kontratazio-organoa, kontratu-mota, kontratuaren helburua, kontratatzeko prozedura, lizitazioaren zenbatekoa, kontratuaren iraupena, kontratu berria edo luzapena den eta lizitazioa hasteko aurreikusitako hiruhilekoa. Planak ez du ondorio juridikorik, kontratazio-organoentzat betebeharrak ezartzeko edo hirugarrenen alde eskubideak sortzeko xederik ez duelako. Plana programatikoa eta informatzailea da. 

Guztira, Planean 4.655 kontratu sartzen dira, 298 milioi euro inguruko lizitazio-zenbatekoaren truke. Horren datuak jarraian agertzen den dokumentuan kontsulta daitezke. 

Ondorioz, EEGSMren 2015eko Kontratazio Planak esplizituki adierazten du Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak leialki bete nahi dituela legez ezarritako printzipioak; alegia, Administrazio Publikoen kontratazioaren berri ematea, bereziki horren publizitatea eta gardentasuna indartuta. 

Horrekin batera, EEGSMren 2015eko Kontratazio Planaren beste helburu bat da Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak legegintzaldi honetarako dituen helburu estrategikoetako bat betetzea: kudeaketa publikoa eraginkorragoa izatea eta lan eta enplegu eta gizarte eta migrazio arloko politika gehiago eta hobeak egitea, nahitaez zorrotzagoak izango diren aurrekontuekin. 

2015eko otsailak 17