Nortzuk gara? /
Texto no traducido
100 urte herritarren zerbitzura
Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren mendeurrena dela eta (2006/03/01), Erakundearen
historiari buruz eta Gizarte-Zuzenbidearekin duen loturari buruzko informazioa ematen da.
Lan Ikuskaritzak XX. mendearen hasieran sortu zen Espainian, Erreforma Sozialen Institutuaren
emaitza garrantzitsuenetako bat bezala, eta 1906ko martxoaren 1eko Errege Dekretuaren bidez bere
lehen arautegi arautzailea onartu zen. Hortik aurrera, garai horretako hasiberria zen
gizarte-legeria bete dadin zaintzeko ardura eman zitzaion. (1900eko urtarrilaren 30eko
Lan-Istripuei buruzko Legea; 1904ko martxoaren 3ko Igandeko Atsedenaldiari buruzko Legea,...).
Ikuskari-lanak 1909. urtean dagoeneko eratu ziren, eta Lan Ministerioa sortuz gero, 1920ko
maiatzaren 20an, erregional izaera zuen Ikuskaritza Orokorra ezarri zen. Ondoren, 1932.
Urtean, aipatutako Ministerioan egindako berregituraketaren ondorioz, probintzia esparruko
erakundea izan zen.1939. urtean Lan Ikuskaritzak zituen eskumenek garrantzi handiko zabalkuntza
izan zuten: Lan Ikuskaritzaren Gorputz Nazionalaren sorrera gertatu zen eta Aseguru Sozialen
Ikuskaritza eta Inmigrazioaren Ikuskaritza bertan sartu ziren. Ondoren, integrazio berriak gertatu
ziren 1962ko Lan Ikuskaritza antolatzen duen Legearen ondorioz, eta horrek eraginak izan zituen
Gizarte-Aurreikuspeneko Ikuskaritza Teknikoan eta Lan Ordezkariengan.1984.
Urtean, Funtzio Publikoa Eraberritzeko Legeak berriro egokitu zuen Lan Ikuskaritza eta,
hortik aurrera, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza bihurtu zen. Ikuskari-lana bi gorputzen
inguruan antolatu zen: Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskarien Goi-mailako Gorputza eta Lan
arloko Kontrolatzaileena, kudeaketako gorputz gisa.
Azkenik, 1997. urtean, azaroaren 14ko 42. Legearen bitartez, eta 1978ko Konstituziotik
eratorritako Estatuko lurraldearen antolamendu berriaren arabera, Lan eta Gizarte Segurantzako
Ikuskaritzaren Sistema eratu zen erakunde multzo integratu gisa. Bere eginkizunak Estatuaren eta
Autonomia Elkargoen eskumen-eremuaren arabera gauzatzen direnez, Elkargo horien
partaidetza-baldintzak Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Sistemaren garapenean ezartzen
dira. Beraz, Lege honek Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren sistema instituzionala zehazten
du, Estatuko esparruan nahiz Autonomi Erkidegoetako esparruan oinarritzen duena, bakoitzak dituen
eskumenen arabera eta erakundeen arteko lankidetza-printzipioan oinarrituta.
Halaber, 42/1997 Legeak Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileordeen Gorputza,
kudeaketako gorputz gisa, sortzen du eta bertan Lan arloko Kontrolatzaileen Gorputza sartzen du,
lankidetza eta laguntza emateko ikuskari-lanak integratzen duen Lan eta Gizarte Segurantzako
Ikuskaritzaren sisteman egokituz eta gaurkotuz.
Lan Ikuskaritza sortu zenetik jada 100 urte pasa direnez, esan daiteke bide luze bat egin
dugula eta industria-prozesuetan, lan-harremanetan, antolamendu-ereduetan, nazioko nahiz nazioz
gaindiko erakundeetan aldaketa nabarmenak gauzatu direla, agintari sozialek gero eta
protagonismo handiagoa hartu dutelako.Azken finean, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren
jarduera-arloa etengabeko aldaketen menpean dago.
Horrek eskatzen du, dudarik gabe, Ikuskaritzak etengabe moldatu behar duela errealitate
sozial eta ekonomiko berrietara, funtsezko eginkizun sozial hori burutu ahal izateko, zeren eta,
bai atzo bai gaur, Zuzenbidezko Estatu Sozial eta Demokratiko bati dagokiola eskatzen baita.