Rastro de migas
- Hasiera
- ›
- Lan-merkatuaren analisia
- ›
- Erreformen Nazioko Programa Europa 2020
2010eko ekainean Europar Kontseiluak hartutako Europa 2020 Estrategia EBko Estatu kideen politika ekonomikoak eta enplegukoak koordinatzeko erreferentzia-esparrua da. Aurreko Lisboako Estrategiari lotuta sortu zen. EBrentzat bost helburu kuantifikatu komun ezatzen ditu 2020rako, enplegu, hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza, integrazio sozial eta pobreziaren murrizketa, klima aldaketa eta energia arloetan. Estatu kide bakoitzak bere helburu kuantifikatuak ezarri ditu.
Helburu horiek, orientabide integratuekin batera, erreferentzia nagusia dira EBko ekonomia-, gizarte- eta enplegu-politikak koordinatzeko. Estatu kideek urtero aurkeztu behar dituzten erreforma-programa nazionaletan zehazten dira helburu horiek.
Europa 2020 Estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa
Europako Seihilekoa Europako Seihilekoa “Europa 2020” estrategiaren funtsezko tresna da, eta estrategia horri eragiten dioten politikak koordinatzeko eta gainbegiratzeko zikloa izendatzen du. Hasiera batean urteko lehenengo seihilekoan kontzentratzen zelako esaten zaio horrela, baina gaur egun, urte osoa hartzen du. Helburua ekonomia, aurrekontu eta egitura-politiken koordinazioa eta gainbegiratzea indartzea da, hazkundea bultzatzeko, batez ere hurrengoak: enplegu-politikak, hezkuntza, gizarteratzea eta enpresen I+G+B arloak.
Funtsezko betekizuna du EBko Enplegu-Batzordeak enplegu arloko alderdi anitzeko gainbegiraketan.
2023ko Europako Seihilekoaren dokumentuak
Aurreko urteetako Europako Seihilekoen Dokumentuak
Seihilekoaren zikloan, Erreformen Programa Nazionalek (PNR) estatu kideek hainbat esparrutan (enplegua, hezkuntza, ikerketa, berrikuntza edo gizarteratzea) hartu nahi dituzten neurriak ezartzen dituzte, urteko lehentasunei, orientazio integratuei eta E2020 Estrategiaren helburuei erantzuteko.
Orientabide integratuekin eta Urteko Hazkunde Txostenaren lehentasunekin bat etorri behar dute, eta Estatuko gomendioen eta helburu kuantifikatuen arabera aplikatu edo aurreikusitako neurrien berri eman. PNRak apirilean aurkezten dira Egonkortasun Programekin batera.
Espainiako 2022ko Erreformen Nazioko Programa.
Espainiako aurreko urteetako Erreformen Nazioko Programa.
Behatokiak hiru hilean behin informazioa ematen du Europa2020 Estrategiaren helburuak betetzearen inguruan, testuinguru horretako eranskin estatistikoekin.