Lan eta Ekonomia Sozial MinisterioaHitzarmen Kolektiboen Nazioko Batzorde Kontsultiboaren Batzorde Iraunkorraren inguruko kontsultak. Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioa

Hitzarmen Kolektiboen Nazioko Batzorde Kontsultiboaren Batzorde Iraunkorraren inguruko kontsultak

CCNCCren Batzorde Iraunkorrak 2016/09/15ean egindako bileran, irailaren 27ko 1362/2012 Errege Dekretuaren 12. artikuluan eta hurrengoetan Batzorde Iraunkorrari emandako aholku-eginkizunei dagokienez, irizpide hauek onartu ziren, CCNCCk eremu funtzionalari buruz planteatzen dituen kontsultek bildu beharrekoak:

  1. CCNCCri hitzarmen kolektiboen eremu funtzionalari buruz egindako kontsultetan, enpresa bati bere jardueren arabera aplikatu beharreko hitzarmena zehazteko, kontsultagileak honako hau hartu beharko du kontuan kontsulta egin aurretik:
    • CCNCC ez da aplikatu beharreko hitzarmenei berehalako erantzuna emateko organo bat, baizik eta, izenak berak dioen bezala, enpresa-jardueraren arabera aplikatu beharreko hitzarmenaren eremu funtzionala zehazteko sor daitezkeen galdera guztien kontsulta eta azterketa. Horrek esan nahi du Batzordeko teknikariek egindako kontsultaren aurretiazko azterketa ez ezik, CCNCCren bileran aztertu eta onartzea ere, Administrazioaren, sindikatuen eta enpresa-erakundeen ordezkariek osatutako hiruko organo gisa.
    • CCNCCren aurrean aurkeztutako kontsultek behar bezalako oinarritzea eskatzen dute, eta horrek eskatzen du kontsultagileak aldez aurretik gai jakin bati buruzko azterlana egitea, bai eta kontsultaren oinarri diren eta erantzuna arrazoitzeko bidea ematen duten arrazoibideak azaltzea ere. Era berean, enpresaren jarduerarekin edo, hala badagokio, horien ezjakintasunarekin lotutako kontsultaren xede diren hitzarmenak adierazi behar dira.
    • CCNCCren aurrean kontsulak aurkezteko legitimizatuta daude , 1362/2012 Errege Dekretuaren 14. Artikuluan adierazten denaren arabera, irailaren 27koa:
      1. Sindikatu eta enpresa erakunde adierazgarrienak.
      2. Langileen edo sindikatu- edo enpresa-entitate baten ordezkaritza unitarioko edozein organo, baldin eta, duen ordezkaritzaren arabera, egiten duen kontsultan bidezko interesa egiaztatzen badu.
      3. Hitzarmen kolektibo baten aplikazioarekin edo interpretazioarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten gaietan eskumena duen edozein lan edo jurisdikzio agintaritza.
      4. Beraz, langileek aplikatuko zaien hitzarmen kolektiboari buruzko kontsultak aurkez ditzakete aipaturiko entitate horietako baten bitartez.
    • Bestetik, jakinarazten da CCNCCak igorritako txostenak eta irizpide teknikoak kontsulta daitezkeela, planteatu nahi diren antzerako kontsultei erantzun diezaketenak, esteka honen bitartez.
  2. Izapidetzeko betekizunen inguruko kontsultek izan behar dituzten dokumentuen eta informazioaren inguruko betekizunak.
  3. Autonomia Erkidegoen eskumenak ehitzarmen kolektiboen betekizunen arloan.

Oharra: Egindako kontsulta lehentasunez aurkeztu behar da Erregistro Elektroniko Komunaren bitartez.

Kontsulta adierazitako erregistroaren bitartez ezin bada aurkeztu, idatziz bidali ahal izango da postaz, faxez edo posta elektronikoz hurrengo helbidera:

Hitzarmen Kolektiboen Nazioko Batzorde Kontsultiboa

Alberto Aguilera Kalea, 15 Bikoitza 1. - 28015 Madril 1 - 28015 Madril

Tlfnoa: 91 758 05 61 - Faxa: 91 547 73 10

Helbide elektronikoa: ccncc@mites.gob.es

DIR3 kodea: EA0041805

Itzuli