Digitalizazioa

Lan Autonomoaren Ataria

Lan Autonomoaren Ataria

 

Digitalizazioa

Negozioa digitalizatu nahi duzu tresna eta teknologia digitalen bidez, efizientzia eta produktibitatea hobetzeko?

Icono descriptivo

keyboard_arrow_rightTrebakuntza

Erlazionatutako edukiak
Digitalizazioaren inguruan ikasi edo are gehiago jakin nahi baduzu, trebakuntza-ikastaro ugari daude autonomoentzat. Atariko Trebakuntzaren arloan, agian interesatuko zaizkizun hainbat arlotako ikastaro eta trebakuntzei buruzko informazioa duzu; esaterako, Digitalízate+ webguneko doako ikastaroei buruzkoa.

keyboard_arrow_rightEraldaketa digitala

Aurkitu informazioa eta laguntzak, negozioari eraldaketa digitalerantz aurrera egiten laguntzeko.

play_arrow
Acelera Pyme

Laguntza eta informazio pertsonalizatua nahi baduzu, Acelera Pyme, izeneko bulego-sare bat dago Espainia osoan, negozioari digitalki eraldatzen laguntzeko. Acelera Pyme Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministerioaren ekimen bat da, eta ETEen eraldaketa digitalaren erreferentziako ekosistema eraikitzea du helburu.

Imagen descriptiva
play_arrow
Kit digital

Kit Digital Espainiako Gobernuaren ekimen bat da, eta Europar Batasunak finantzatzen du, Next Generation UE funtsekin. Autonomoei eta ETEei dirulaguntzak ematea du helburu, soluzio digitalak ezarriz eraldaketa digitala sustatzeko.

Kit Digital programako laguntzaren deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzu, bonu digital bat izango duzu, eta digitalizazio-soluzioak baliatu ahal izango dituzu. Bonu hori administratzeko, eskainitako soluzio digitaletako bat edo gehiago aukera ditzakezu (sare sozialen kudeaketa, enpresa-adimena eta adimen analitikoa, prozesuen kudeaketa, zibersegurtasuna… eta beste asko).

Sartu hemen informazio gehiago lortzeko eta Kit Digital bonua nola eskatu jakiteko.

Imagen descriptiva