2022-2027 aldirako Lan Autonomoa Sustatzeko Estrategia Nazionala (ENDITA) Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren ekimen gisa sortu da, eta ekonomia berdeko sektoreekin lotutako ekintzailetza-ekimenen garapena sustatu nahi du.
Halako ekimenek trantsizio ekologikoa sustatzen lagundu behar dute, diodibertsitatea zaindu, eta “Ekonomia berdea” izeneko esparruko sektoreei zuzenean lotuta egon: elikagaien ekoizpen ekologikoa, turismo jasangarria, energia berriztagarriak, energia-efizientzia, ekonomia zirkularra, mugikortasun jasangarria, hiriko birnaturalizazioa, natura-ondarearen eta eremu babestuen kudeaketa, etab.
Horretarako, ekologikoki jasangarriagoa den lan autonomoa ere sustatzen da, Azpiegitura Berdeko eta Konektagarritasun eta Leheneratze Ekologikoko estrategiekin eta Horizonte 2030 Bioekonomiako estrategiarekin koordinatuta.
Autonomia-erkidegoek dirulaguntzak ematen dituzte lan autonomoan ekonomia berdearen sustapena babesteko. Aurkitu dagokizun deialdia autonomia-erkidegoaren arabera.
Andalucía Aragón Asturias, Principado de Baleares, Islas Canarias, Islas Cantabria Castilla y León Castilla - La Mancha Cataluña Ceuta, Ciudad de Extremadura Galicia Madrid, Comunidad de Melilla, Ciudad de Murcia, Región de Navarra, Comunidad Foral de País Vasco Rioja, La Valenciana, Comunidad