Laneko arriskuen prebentzioa

Lan Autonomoaren Ataria

Lan Autonomoaren Ataria

 

Laneko arriskuen prebentzioa

Laneko arriskuen prebentzioa neurri eta jardueren multzo bat da, eta neurri eta jarduera horiek langileen lan-inguruneko segurtasuna, osasuna eta ongizatea babestea dute helburu.

Icono descriptivo

Horretarako, lantokiko arriskuak identifikatu behar dira, arrisku horiek langileen osasunean duten eragina ebaluatu, eta haiek prebenitzeko edo murrizteko neurriak hartu.

Espainian, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak arautzen du laneko arriskuen prebentzioa. Lege hori eta haren garapen-arauak Langileen Estatutuan araututako lan-harremanen esparruan eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen administrazio- edo estatutu-harremanen esparruan aplikatuko dira (kasu honetan, lege horretan edo haren garapen-arauetan jasota daude).

Enplegatzaileek beren langileen segurtasuna eta osasuna bermatu beharko dute, lanarekin erlazionatutako alderdi guztietan.

Autonomoa zaren heinean, laneko arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak bete beharko dituzu kasu hauetan:

  • Zeure kontura lan egiten baduzu, ez baduzu langilerik ardurapean eta lantokia beste pertsona batzuekin partekatzen baduzu.
  • Edo zeure kontura lan egiten baduzu eta ardurapean langileak badituzu.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Institutu Nazionala Estatuko Administrazio Orokorrean espezializatutako organo zientifiko teknikoa da, eta laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak aztertzea eta haien hobekuntza sustatzea eta babestea ditu helburu. Horretarako, elkarlanean arituko da arlo honetan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetako organoekin.

Helburu hori betetzeko, eginkizun hauek izango ditu Institutuak:

a) Aholkularitza teknikoa ematea lege-arauak prestatzeko eta normalizazioa garatzeko, bai maila nazionalean, bai nazioartean.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko trebakuntza-, informazio-, ikerketa-, azterketa- eta zabalkunde-jarduerak sustatzea eta, hala badagokio, gauzatzea, arlo honetan dauzkaten eskumenez baliatuz autonomia-erkidegoetako prebentzioko organo teknikoekin behar bezala koordinatuta eta, hala badagokio, elkarlanean jardunda.

c) Babes teknikoa ematea eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekin elkarlanean jardutea, administrazio publikoen arloan duen zaintza- eta kontrol-eginkizuna betez.

d) Arlo honetan nazioarteko erakundeekin elkarlanean aritzea, eta nazioarteko lankidetza-programak garatzea, autonomia-erkidegoen partaidetza ahalbidetuta.

keyboard_arrow_rightPrevencion10 - eskubideak eta betebeharrak

play_arrow
Autonomoen eskubideak

Lantokiaren titularrak barrutiko arriskuen, prebentzio-neurrien eta larrialdietan jarduteko protokoloaren berri ematen behar dizu.

Gainerako enpresa edo autonomoek sortzen dituzten eta zure segurtasunean eta osasunean eragina izan dezaketen arriskuak zein diren jakitea, baita haiek saihesteko zer prebentzio-neurri hartu diren ere.

Zure jarduera etetea eta lanpostua uztea, zure bizitza edo osasuna arrisku larrian dagoela uste duzunean.

play_arrow
Norbere konturako langileen betebeharrak

Zure jarduerak beste enpresa edo autonomo batzuei eragin diezazkiekeen arriskuen berri ematea.

Lantokian dauden gainerakoek eman dizuten informazioa kontuan hartzea.

Instalazioaren titularrak eta kontratatu zaituen enpresak eman dizkizuten jarraibideak betetzea.

Inguruan dauden pertsonen segurtasunari eta osasunari eragin diezaieketen larrialdi-egoeren berri ematea, baita lantokian gerta daitezkeen istripuen berri ere.

Eraikuntza-lan batean lan egingo baduzu, Segurtasun eta Osasun Planean ezarritakoa bete behar duzu.

play_arrow
Zer da enpresa-jardueren koordinazioa?

Enpresa-jardueren koordinazioak enpresa eta autonomo bat baino gehiago dituzten lantokietako laneko arriskuak prebenitzen ditu. Hori dela eta, garrantzitsua da langile guztiek jarduera baten arriskuen berri izatea, baita haiek saihesteko hartu behar diren prebentzio-neurrien berri ere.

Alderdi guztiek informazioa partekatu behar dute kasu hauetan:

  • Jarduerei ekin baino lehen.
  • Beste arrisku batzuk sor ditzaketen aldaketak gertatzen direnean.
  • Larrialdi-egoerak sortzen direnean.

Informazio hori idatziz eman behar da arrisku larriak edo oso larriak direnean. Hala ere, ona da agiri bidez jasota uztea.

keyboard_arrow_rightPrevencion10 - funtzionaltasunak

Erlazionatutako edukiak

Gainera, laneko arriskuen prebentzioa ezartzeko, Prevencion10, programa duzu eskura. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko aholkularitza ematen duen doako zerbitzu publiko bat da, eta autonomoei eta ETEei (enpresa txiki eta ertainak) zuzenduta dago, prebentzio-jarduerak antolatzeko.

Prevencion10 lau funtzionaltasun nagusiz osatuta dago:

play_arrow
Evalua-t

Enpresako arriskuak ebaluatzeko eta prebentzio-jarduera planifikatzeko aukera ematen du, funtzionaltasun honetan dauden jardueretako bakoitzerako galdera-sorta espezifiko batzuen bidez.

Imagen descriptiva
play_arrow
Autopreven-t

Enpresa-jarduerak koordinatzearen arloan dituzten betebeharrak betetzen laguntzen die ardurapean langilerik ez duten autonomoei. Gainera, jardueraren arabera dauden arriskuei buruzko informazioa ematen du, eta haiek saihesteko prebentzio-neurririk egokienak zein diren jakiten laguntzen die.

Imagen descriptiva
play_arrow
Instruye-t

Laneko arriskuen prebentzioari buruzko oinarrizko mailako ikastaroa. Haren edukia Prebentzio Zerbitzuei buruzko Erregelamenduaren IV. kapituluan jasotakora egokitzen da.

Imagen descriptiva
play_arrow
Stop riesgos laborales

Telefono bidezko arreta-zerbitzu bat da, eta web-atariko erabiltzaileek laneko arriskuen prebentzioarekin erlazionatuta dituzten zalantzak argitzera eta gorabehera informatikoak konpontzera bideratuta dago.

Kudeaketa prebentiboari buruzko kontsultei laneko arriskuen prebentzioaren arloko goi-mailako teknikariek erantzuten diete.

STOP Riesgos Laborales linea astelehenetik ostiralera dago erabilgarri, 09:00etatik 14:00etara, eta haren zenbakia 913 63 43 00 da.

Imagen descriptiva

Funtzionaltasun horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen eta deskargatu Prevencion10.es zerbitzu publikoa erabiltzeko gida