2022-2027 aldirako Lan Autonomoa Sustatzeko Estrategia Nazionalak (ENDITA) hau du bere ardatz estrategikoen artean: “2. ardatza: lan autonomoaren bidez biztanleak lurraldean finkatzea”.
Ardatz horren helburua da garapen soziala eta ekonomikoa berdinzaleagoa eta jasangarriagoa izatea estatu osoan. Horretarako, lehentasunezkoa da lurralde batzuetan gertatzen ari den despopulatzearen aurka borrokatzea, herrialde osoan eskubide- eta aukera-berdintasuna bermatuta.
Horretarako, biziki garrantzitsua da lurralde horietan enplegu-eskaintza nahikoa eta kalitatezkoa izatea, ekimen berriak martxan jartzea sustatuko duena.
Lan autonomoa oso tresna erabilgarria da egitura ekonomiko txikiagoa duten eta etengabe biztanleak galtzen dituzten eskualde eta herrietan enplegua sortzeko eta haiek sozialki eta ekonomikoki dinamizatzeko.
Badira dirulaguntzak estatuko lurraldeetan lan autonomoa babesteko. Aurkitu dagokizun deialdia autonomia-erkidegoaren arabera.
Andalucía Aragón Asturias, Principado de Baleares, Islas Canarias, Islas Cantabria Castilla y León Castilla - La Mancha Cataluña Ceuta, Ciudad de Extremadura Galicia Madrid, Comunidad de Melilla, Ciudad de Murcia, Región de Navarra, Comunidad Foral de País Vasco Rioja, La Valenciana, Comunidad