2022-2027 aldirako Lan Autonomoa Sustatzeko Estrategia Nazionala (ENDITA) Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren ekimen bat da, eta norbere konturako lana sustatzen duen ibilbide-orri gisa ezartzen da. Gaur egun, 3 milioi autonomo baino gehiago ditu Espainian, eta herrialdeko eragile ekonomikoetako bat da.
Horrenbestez, lan autonomoa funtsezkoa da Espainiako ekonomian. Hori dela eta, Estrategiak, Lan Autonomoaren Elkarte Profesionalekin hitz egin ondoren zehaztuak, zenbait jardun biltzen ditu lan autonomoa egiten duten pertsonen beharrei modu eraginkorrean erantzuteko, eta, berdintasun soziala eta gizarteratzea ahalbidetzeaz gain, enplegua sortu ere egiten duen enplegu-eredu bat indartzen du.
Horretarako, ENDITAk 2030erako Agendarekin bat egin du, baita Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) ere; hain zuzen ere, 8. GJHarekin: “Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea”.
Estrategia horrekin, ikuspegi integrala hartzen da, jardueraren bizi-ziklo osoan zehar autonomoen beharrei erantzun ahal izateko: ekintzailetza-ekosistema sortzea, norbere konturako jarduerari ekitea, jarduera garatzea, eta laguntza-neurriak hartzea, baita ekintzailetza-jardueraren bilakaera-garapena hobetzeko neurriak ere.
ENDITA zeharkako 3 lehentasunek eta 6 ardatz estrategikok osatzen dute. Ardatz horiek egituratzen dute lan autonomoa sustatzeko ibilbide-orria, eta suspertzeko bidea erakusten dute: digitalizazioa, gizarte- eta lurralde-kohesioa, gizarteratzea, jsangarritasuna eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna. Ardatz horiek garatzeko, jardun-ildoak zehaztu dira, eta, haien barruan, neurri eta proposamen zehatz ugari biltzen dira.
Autonomoen beharrei modu eraginkorrean erantzutea
Lan autonomoak lehenera ekarritako ekonomia jasangarrian funtsezko elementu gisa duen garrantzia zehaztea
Lan autonomoa indartzea, berdintasunaren eta gizarteratzearen alde egiteko
Inklusio eta kohesio sozialerantz lan autonomoaren bitartez
Lan autonomoaren bidez biztanleak lurraldean finkatzea
Lan autonomoaren digitalizazioa eta modernizazioa sustatzea
Lan autonomo jasangarriaren alde
Lan autonomorako trebakuntza espezializatua sustatzea
Lan autonomoan genero-berdintasuna bermatzea