Igualdad de género

Lan Autonomoaren Ataria

Lan Autonomoaren Ataria

 

Genero-berdintasuna

6. ardatza
Lan autonomoan genero-berdintasuna bermatzea

Lan autonomoan genero-berdintasuna sustatzea “2022-2027 aldirako Lan Autonomoa Sustatzeko Estrategia Nazionalaren” zeharkako helburu bat da. Kasu honetan ere, ardatz hori gauzatzeko, hainbat arlotan egin behar dira jardunak: zainketen ekonomia sustatzea eta indartzea; lana eta familia uztartzeko autonomoentzako neurriak bultzatzea; finantzaketa-iturriei eta ekintzailetzari baldintza berdinetan heltzea; ordainsarien banaketan edo erantzukizun handieneko karguetan diskriminaziorik ez egotea; etab. Horrez gain, ekintza positiboko neurriak sustatuko dira, behar denean, eta emakumeek eta emakumeenak diren edo emakumeen zuzendaritzapean dauden enpresek parte hartzea ahalbidetuko da. Hori guztia dela eta, datuak bildu behar dira, sexuaren arabera banatuta, abiapuntuko egoera zein den argi edukitzeko, eta erdiesteko moduko helburu errealistak ezarri ahal izateko.