3. ardatza
Lan autonomoaren digitalizazioa eta modernizazioa sustatzea.
“2022-2027 aldirako Lan Autonomoa Sustatzeko Estrategia Nazionalak" lan autonomoaren bidez garatutako jardueraren modernizazioa eta digitalizazioa sustatu nahi du, haren produktibitatea, lehiakortasuna eta, azken batean, jasangarritasuna hobetzeko mekanismo gisa, jarduera ekonomiko den heinean. Nahiz eta helburu hori erdiesteko elkarren artean oso desberdinak diren esparruetan jardun behar den, eta tartean diren ministerioekin eta abian diren jardun-planekin koordinatuta, hauek dira lehentasunezko ekintzetako batzuk: lan autonomoaren enpresa-sarea digitalizatu; jarduera nazioartekoago bihur dadin sustatu, helmugako merkatuak are gehiago dibertsifikatuta; edo oro har enpresak eta, bereziki, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzen eta haiei hazten lagundu.
Era berean, zerga-iruzurra saihesteko eta hari aurre egiteko arloan, autonomoen digitalizazioak berekin ekarri behar du erregistroen osotasuna, kontserbazioa, erabilerraztasuna, irakurterraztasuna, trazabilitatea eta aldaezintasuna bermatzen duten sistemak erabiltzea, ezer tartekatu, kanpoan utzi edo aldatu gabe, erregistroetan jasota uzten ez badira, araudietan ezarrita dauden baldintzetan.