Finantzaketa

Lan Autonomoaren Ataria

Lan Autonomoaren Ataria

 

Finantzaketa

Espainian, lan autonomoa errealitate finkatua eta heterogeneoa da; aberastasuna eta enplegua sortzen ditu, eta, horrela, herrialdearen garapena eta ongizatea ere sendotzen ditu.

Icono descriptivo

Hori dela eta, Lanaren eta Ekonomia Sozialaren Ministerioak norbere konturako jarduera abian jartzea, garatzea eta hobetzea ahalbidetzen duten neurri guztiak sustatzen eta bultzatzen ditu.

Erakundeen babesa funtsezkoa da arlo askotan; haietako bat finantzaketa lortzeari dagokio.

Negozioa martxan jartzeko edo sustatzeko finantzaketa bila zabiltza?

Jarduera finantzatzeko hainbat aukera dituzu; hemen, haietakoren bati buruzko informazioa emango dizugu.

  • Maila nazionalean, Ekonomia Gaietako eta Transformazio Digitaleko Ministeriora atxikitako Kreditu Ofizialeko Institutuaren (ICO) webgunea kontsulta dezakezu; bertan, finantzaketa-lerro ugari daude inbertsio-proiektuetarako, enpresa-jardueretarako, likidezia-beharretarako edo gastuetarako.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik ICO Enpresak eta Ekintzaileak atalean.

  • Autonomia-erkidegoetako administrazioen eta entitate publikoen orriak erabiliz ere ematen dizugu finantzaketari buruzko informazio gehiago.

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik dagokizun autonomia-erkidegoan.