INCYDE Fundazioa (Enpresak Sortzeko eta Garatzeko Ganbera Institutua) 1999an sortu zuten merkataritza-ganberek. Enpresa-espiritua sustatzea eta eraikitzea, enpresaburuen kualifikazioa hobetzea eta enpresak sortzea eta finkatzea ditu helburu, eta, horretarako, negozio-ideiak garatzeko eremu bat eskaintzen die.
Hori dela eta, mintegien sarea sortu du, eta ekintzaile berrien zerbitzura jartzen du; halaber, aholkularitza ematen die ekintzailetzaren lehen urteetan, finkatzen diren arte.
Denboraldi jakin batez, INCYDE Fundazioaren Sareak estatu osoan dauzkan enpresa-mintegietako batean instalatu ahal izango dira. Azpiegitura horietan, “eremua lagatzeagatik” soilik ordaintzen da, eta baldintza hobeetan ekin ahal izango zaio jarduerari, eta finkatu, zentroan egiten diren inkubazio-lanen bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen.