Langileak kontratatzea

Lan Autonomoaren Ataria

Lan Autonomoaren Ataria

 

Langileak kontratatzea

Autonomoa bazara eta langileak kontratatu nahi badituzu, urrats batzuk edo beste egin beharko dituzu, kontratatuko den pertsona-motaren arabera:

play_arrow
Besteren konturako pertsonak kontratatzea

Urrats hauei jarraitu behar diezu:

Haren lehenengo lana bada, afiliazio-zenbaki bat esleitzeko eskatu behar duzu Gizarte Segurantzan

Aurretik lan egin badu, berriro eman behar diozu alta Gizarte Segurantzan

  • Azkenik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) eman behar diozu kontratazioaren berri, gehienez 10 eguneko epean, lan-kontratuaren kopia bat Contrat@ bidez aurkeztuta. Sartu hemen kontratu-ereduak ikusteko.
play_arrow
Ahaide autonomo laguntzailea

Modalitate honi heldu beharko diote zure bikotekideak eta odol-ahaidetasun, ezkontza-ahaidetasun eta adopziozko bigarren mailara arteko ahaideek (Beren Konturako Nekazaritzako Langileen Sistema Bereziaren kasuan, hirugarren mailara artekoak), baldin eta zurekin lan egin ohi badute eta besteren konturako langileak ez badira.

Horretarako, zure ahaideak Gizarte Segurantzako Beren Konturako Langileen Erregimen Berezian egin behar du alta.

play_arrow
Besteren konturako ahaide bat kontratatzea

Besteren konturako ahaide bat kontrata dezakezu, baldin eta elkarrekin bizi ez bazarete, salbuespenak salbuespen, eta, gainera, hobariak izango dituzu kasu batzuetan; kontsulta itzazu SEPEren webgunean.