Hemen, lan autonomoaren izapide ohikoenak kontsultatu eta ikus ditzakezu, behin Gizarte Segurantzan alta eginda.
Alta egitean eman zenituen datuetako batzuk aldatu behar badituzu, izapide honen bidez hauek eguneratu ahal izango dituzu:
Zerbitzu honen bidez, dagokion hilabetean Gizarte Segurantzari ordaindu behar diozun kuota kontsultatu ahal izango duzu, kuotaren kalkuluaren xehetasuna ikusi, eta banku-datuak egiaztatu.
Halaber, aurreko aldiei dagozkien ordainagiriak kontsultatu ahal izango dituzu.
Azken 12 hilabeteetako zure kotizazio-datuak, hilez hil kontsultatu nahi badituzu, zerbitzu honen bidez kontsulta ditzakezu. Txosten honek hautatutako hilabeteko zure kotizazio-datuak erakusten ditu; besteak beste, kotizazio-oinarriak, hobariak, kuota…
Gainera, PDF ziurtatuan deskargatu ahal izango duzu txostena.
Gizarte Segurantzako izapideak egiteko, online identifikatzeko agiri bat behar duzu; esaterako, ziurtagiri elektronikoa / NAN elektronikoa edo Cl@ve. Oraindik ez baduzu, sartu hemen nola lortu jakiteko.