Marka eta izen komertziala erregistratzea

Lan Autonomoaren Ataria

Lan Autonomoaren Ataria

 

Marka eta izen komertziala erregistratzea

Marka eta izen komertziala erregistratzea

Marka zeinu bereizgarri bat da, eta merkatuan produktu edo zerbitzuak bereizteko balio du. Aldiz, izen komertzialaren bidez, enpresa batek merkataritza-trafikoan garatzen dituen jarduerak identifikatzen dira, eta sektore bereko edo beste sektoreetako gainerako enpresetatik bereizten da. Hau da, izen komertzialak enpresa bat identifikatzen du, eta markak, berriz, produktua edo zerbitzua.

Marka maila nazionalean, komunitarioan (Europar Batasuna) edo nazioartekoan erregistra daiteke. Aldiz, izen komertziala herrialdez herrialde soilik babes daiteke, eta estatu bakoitzeko arau nazionalen arabera.

Negozioaren izena aukeratu aurretik, izen hori libre dagoen egiaztatzea gomendatzen dizugu. Libre dagoela egiaztatu ondoren, sartu webguneetan, eskaera-prozesua eta egin beharreko urrats guztiak ikusteko.