Jarduera bati zeure kontura ekiteko asmotan bazabiltza, jakin behar duzu nahitaezkoa dela Ogasunean zergak ordaintzea diru-sarrerengatik eta Gizarte Segurantzan kotizatzea. Baliteke, izapide horiez gain, beste administrazio-izapideren bat egin behar izatea. Urratsez urrats azalduko dizugu nola egin behar duzun, eta horretarako informazio erabilgarria emango dizugu.
Lehenik eta behin, 036 eredua (eredu osoa) edo 037 eredua (eredu sinplifikatua) aurkeztu behar duzu, telematikoki edo, bestela, aurrez aurre, Zerga Agentziaren webgunean hitzordua eskatu ondoren.
Izapide hau telematikoki egin behar da nahitaez. Horretarako, Importass Ataria erabil dezakezu, ziurtagiri elektronikoa, Cl@ve iraunkorra, Cl@ve PINa edo SMSa baldin baduzu. Online identifikatzeko metodorik ez baduzu, eska ezazu hemen. Izapideak dirauen bitartean, mutualitate bat aukeratu behar duzu kontingentzia profesionalak, aldi baterako ezintasuna edo jarduera-uztea estaltzeko.
A eta B urratsak alta egin nahi duen orok egin beharreko izapideak dira.
Adibidez, langileak kontratatu nahi badituzu, hemen duzu informazio gehiago.