EKONOMIA SOZIALA DA

Ekonomia Sozialari buruzko martxoaren 29ko 5/2011 Legearen 8. artikuluak dio botere publikoek, beren eskumenen esparruan, ekonomia soziala sustatzera bideratutako politikak garatzea izango dutela helburu, besteak beste.

Zazpigarren xedapen gehigarriak Gobernua hertsatu zuen ekonomia sozialeko erakundeak sustatzeko programa bat onartzera, Legea indarrean jarri eta sei hilabeteko epean.

Programa amaitu ondoren, 2017-2020 aldirako Ekonomia Sozialaren Espainiako lehenengo Estrategia onartu zen, 2017ko abenduaren 29ko Ministroen Kontseiluak hala erabakita). Aurrekoaren indarraldia amaitutakoan, 2023-2027 aldirako Ekonomia Sozialaren Espainiako egungo Estrategia (EEES) onartu da, apirilaren 11ko Ministroen Kontseiluak hala erabakita. Haren bidez, Espainiako Gobernuak ekonomia sozialarekin duen konpromisoa berritzen da.

EEES 2023-2027 berriakaurreko estrategia eguneratzen du, eta aurrekoaren eraginari buruzko ebaluazioan hautemandako beharretatik abiatzen da; horrez gain, egungo testuinguru ekonomikora eta sozialera egokitzen da, eraldaketaren eragile gisa jardun dezan.

Estrategia prestatzeko, aktiboki parte hartu dute ekosistema sozial, produktibo eta ekonomiko berezi honetako eragileek; horrela, adostasun handiena duten errebindikazioei erantzuten saiatzen da EEES.

EEES estrategiak 146 neurri zehatz planifikatzen esku hartzen du, lau ardatz tematikotan banatutako 17 jarduera-ildotan bilduta:

  • 1. ardatza. Ekonomia sozialaren ikusgaitasuna eta erakunde-partaidetza.
  • 2. ardatza. Lehiakortasunaren hobekuntza.
  • 3. ardatza. Ekintzailetza eta gorabidean dauden sektoreak.
  • 4. ardatza. Gizarte- eta lurralde-jasangarritasuna.

Ekonomia sozialaren ikusgaitasuna hobetzeko jarduera-ildoak:

  • Erakunde-mailan eta arau-esparruan haren ikusgaitasuna sendotzea.
  • Gizarte-eragileen artean eta oro har gizartean onar dadin sustatzea.
  • Nazioarteko erakundeen agendan duen presentzia finkatzea.
  • Ekonomia sozialari buruzko estatistikak prestatu eta zabal daitezen bultzatzea.
  • Azter dadin sustatzea, inpaktu ekonomikoa eta soziala neurtzeko.

Ekonomia sozialaren lehiakortasuna areagotzeko jarduera-ildoak:

  • Haren nazioartekotze-mailak handitzea.
  • Haren berrikuntza eta eraldaketa digitala handitzea.
  • Gaitasunen eguneratzea eta birkualifikazio profesionala bultzatzea.
  • Ekonomia sozialeko enpresa eta erakundeen sektore barruko nahiz sektorearteko lankidetza areagotzea.
  • Enpresa eta erakunde horien eraldaketa berdea handitzea.

Oro har eta ekonomia sozialeko sektore sortuberrietan ekintzailetza soziala indartzeko jarduera-ildoak:

  • Ekintzailetza-ekimen berrietan duen presentzia handitzea.
  • Ekosistema berritzailean eta oinarri teknologikoko ekintzailetzan hobeto integratzea.
  • Sektore sortuberrietan duen posizio lehiakorra sendotzea.

Ekonomia sozialeko gizarte- eta lurralde-jasangarritasuna ahalbidetzeko jarduera-ildoak:

  • Genero-berdintasunean aurrera egitea.
  • Belaunaldiarteko erreleboa ahalbidetzea.
  • Lurralde-kohesioaren alde eta despopulatzearen aurka egiten duen ekarpena sustatzea.
  • Enpresen gizarte-erantzukizuna babestea, eta garapen jasangarrirako helburuak ekonomia sozialean txertatzen laguntzea.