Ekonomia soziala (SE), historikoki bere bizkarrezurra osatzen duten herri elkarte eta kooperatibei lotuta agertzen da. Herri-elkarteen balio-sistema eta jarduteko printzipioak, kooperatibismo historikoan islatuta, ES kontzeptu modernoaren oinarri dira. Horregaitik, hiru erakunde-familia handiren inguruan egituratzen da: kooperatibak, mutualitateak eta elkarteak. Hala ere, gaur egun, beste ES ezberdinak existitzen dira, esaterako, fundazioak edo gizarteratze eta laneratze enpresak, besteak beste.
1844 and, Rochdale Pioneer Society-k lehen kooperatiba modernoa sortu zuen eta horrek 1895an, Nazioarteko Kooperatiba Aliantza sortzeko aurrerapausua eman zuen.
Nazioarteko Kooperatiba Aliantza (ICA), mundu osoko kooperatiben bozeramailea da, pertsonengan zentratutako enpresak, euren kideen jabetzakoak eta demokratikoki zuzentzen dituztenak; beren beharrei eta nahi sozioekonomiko komunei erantzuteko.
ACI 1895ean gobernuz kanpoko erakunde independente moduan sortu zen; mundu osoko kooperatibak elkartu, ordezkatu eta haien zerbitzura lan egiteko. ACIk kooperatibei ezagutza, esperientzia eta ekintza koordinaturako ahots eta foro globala eskaintzen die.
1995ean, ACIk Kooperatiba Identitateari buruzko Adierazpena onartu zuen, kooperatibaren definizioa eta zazpi printzipio kooperatibo biltzen dituena.
Gaur egun, mundu osoko 103 herrialdetako 305 erakunde baino gehiago dira Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren kide. ACIko kideak, ekonomia- sektore guztietako nazioarteko eta estatuko kooperatiba-erakundeak dira: nekazaritza, bankua, kontsumoa, arrantza, osasuna, etxebizitza, aseguruak eta industria eta zerbitzuak.
Esteka honen bitartez mapa interaktibo batera sar zaitezke. Hemen, ACIken kide guztiak aurki ditzakezuz: International Cooperative Allianceko kideak | ICA .
Milcamps etorbidea , 105
1030 - Brusela - Belgika
Zaintzaren Aldeko Aliantza Globalak, eragile anitzeko lehen komunitate globala osatzen du. Aliantza honek, elkarrizketa, analisa, esperientziak trukea, lan eta eskubideak aitortzeko guneak sustatzen ditu. Gobernuak, gizarte zibila, merkataritza-elkarteak, filantropiaren sektorea, nazioarteko erakundeak eta akademia elkarlanean aritzeko zaintzaren agenda lokaletik globalera ezartzeko helburrua du.
Zaintzaren Aldeko Aliantza Globalaren deialdia, Mexikoko Gobernuak, INMUJERESekin eta UN Women-ekin bat egin zuten. 2021eko martxoan Mexikon, Berdintasunaren Foroan, iragarri zen eta 2021eko uztailean Parisen jarri zen martxan zaintzaren agenda kokatzeko eta aurrera egiteko, helburu kolektibo eta anitzak bultzatuz.
Gaur egun, guztira 167 kide ditu, besteak beste:
Idazkaritza Teknikoaren egoitzaren helbidea
Emakumeen Institutu Nazionaleko bulegoak, Mexiko
Barranca del Muerto 209
San José Insurgentes, Alcaldía Benito Juárez
CP 03900, Ciudad de México, México.
Europako Industria eta Zerbitzu Kooperatiben Konfederazioak ( CECOP) demokrazia eta elkartasuna lantokietara ekartzea du asmoa, hazkunde ekonomiko jasangarriarekin eta kohesio soziala bilatuz. Bere helburuak, enplegu duina eta gizarteratzea, ekintzailetza sustatzea eta hazkunde iraunkorra lortzea dira.
Konfederazio honek nazio mailako kooperatiben federazioek eta kooperatibismoa sustatzen duten erakundeek osatzen dute; Europako 16 herrialdetako 27 kide baino gehiago ordezkatzen dituzte, 40.000 enpresari eta 1,3 milioi langileri hitza emanez.
C/O European Cooperative House
Avenue Milcamps, 105
1030 – Bruselas - Bélgica
Copa - Cogeca Europar Batasuneko nekazariak eta nekazaritza Kooperatibak ordezkatzeko, elkarrekin lan egiten duten bi entitate dira. Bere eginkizun nagusia, Europar Batasuneko nekazaritza sektore iraunkorra, berritzailea eta lehiakorra izatea da, Europako elikadura-segurtasuna bermatuz.
COPA
Nekazaritzako Lanbide Erakundeen Batzordeak ( COPA) Europako 22 milioi nekazari baino gehiago ordezkatzen ditu. Bere eginkizunen artean, politika eraginkorrak eta ekimen estrategikoak garatzea da, nekazaritza-ustiategien funtzio anitzeko eginkizuna ezagutzera emateko eta nekazarientzako diru-sarrera duinak sustatzeko. Bere kideen nekazaritza-arazoetarako sare zentrala da eta Europar Batasunean zein kanpoan konponbideak garatzeko elkartrukerako plataforma eskaintzen du.
Horrez gain, diskurtso publiko sendoa mantentzen du Europar Batasunaren aurrean, ordezkatzen dituen nekazarien jarrerak erakutsiz eta nekazaritza eta basogintza sektorearen garapena sustatuz. Aldi berean, nazioarteko plataformetan ere parte hartzen du bere jarrerak zabalduz.
COGECA
Nekazaritza Kooperatiben Konfederazio Nagusiak ( COGECA), nekazaritzako elikagaien, basogintzako eta arrantzako kooperatiben interes orokorrak eta espezifikoak bultzaten ditu; Europan erabakiak hartzen laguntzen duten EBko erakundeen eta beste erakunde sozioekonomiko batzuen artean.
COGECAk bere egimkizunen artean, Europako nekazaritza-kooperatiben sarea indartzea eta haien enpresa-lankidetza eragitea da. Horretarako, praktika onen trukea errazten du, elkarrizketarako plataformak ezartzen ditu, sor daitezkeen egungo eta etorkizuneko arazoei irtenbide egokien alde, eta irtenbide berritzaileak aurkezten ditu.
Era berean, nekazaritza-elikadura, basogintza eta arrantza kooperatibentzat interesgarriak diren analisi ekonomiko, finantzario eta sozial juridikoak sortzen ditu.
Rue de Trèves 61
1040 Bruxelles
Bélgica
Eurocoop, Europako Batzordeak aitortutako gobernuz kanpoko lehen erakundeetako bat da, eta kontsumo kooperatiben eta haien kontsumo-bazkideen interesak zabaltzen ditu. Guztira, 20 kide nazional biltzen ditu, 7.000 kooperatiba-enpresa ordezkatzen dituztenak, eta 750.000 langile inguru kudeatzen dituzte. Gutxi gorabehera 72.000 milioi euro fakturatzen ditu urtero. Bere kideen artean, HISPACOOP kooperatiba espainiarra dago (Espainiako Kontsumo eta Erabiltzaile Kooperatiben Konfederazioa).
Bere helburua, Europa mailan kontsumo-kooperatiben enpresen egitura eta etika ordezkatzea eta defendatzea da; bere kideei ikusgarritasuna ematen dieten plataforma eta lan talde ezberdinetan parte hartuz.
Ekonomia Sozial Globalaren Foroa (GSEF) tokiko gobernuek, sareek eta gizarte zibilek osatzen duten nazioarteko elkartea da. Bere helburua, ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea eta tokiko garapen inklusibo eta iraunkorra lortzea da. GSEFek, bi urtean behin nazioarteko foroak antolatzen ditu kontinente ezberdinetako hiri laguntzaileekin, nazioarteko erakundeetako, tokiko eta gobernu zentraletako eragileak eta gizarte zibileko sareak bilduz. Foro hauek, munduko ekonomia sozialaren nazioarteko topagune adierazgarrienetako batzuk bihurtu dira. Gainera, GSEFa ekonomia sozial eta solidariorako bost arlo nagusitan jarduten du:
GSEF Idazkaritza Helbidea
Hotel de Ville - Place Pey Berland,
Burdeos 33000 – Francia
Enpleguaren eta Ekonomia Sozial eta Kooperatiboaren Iberoamerikako Behatokia (OIBESCOOP) Gizarte Ekonomiaren sustapena, garapena, azterketa, eta babesa eragiten duen elkartea da; bereziki Iberoamerikako esparruan eta zientzia eta ikuspegi akademikoan. OIBESCOOP, 2008an sortu zen Latinoamerikan, Espainian eta Portugalen Gizarte Ekonomiaren espazio komun baten egituraketa teoriko eta praktikoa sustatzen laguntzeko asmoarekin.
Behatokia Salvador, Espainia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Paraguai, Peru, Portugal, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguai eta Venezuela Iberoamerikako Espezialisten Sare batek osatzen du. OIBESCOOPen lana zazpi atal tematikotan egituratuta dago, eta, laburbilduz, lurralde zabaleko ekonomia sozialaren ikuspegi orokorra eskaintzen dute. Atal ezberdinek, enplegu publikoa eta ekintzailetza politikak, integrazio eta ordezkaritza erakundeak, ikasketak eta ikerketak, jardunbide egokiak, generoa eta gaurkotasuneko berriak lantzen dituzte.
Zaragozako Unibertsitatea.
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Gran Vía, 2,
50005 Zaragoza
2023ko maiatzean, NBEren Batzar Orokorraren 2023ko apirilaren 18ko 77/281 E garapen iraunkorrerako ekonomia sozial eta solidarioari buruzko ebazpena lortu zen, Espainiaren eta Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren Nazioarteko Harremanetarako Zuzendariordetza Nagusiari esker. Gizarte Ekonomiako Estatu Idazkaritzako taldeekin batera, Iberoamerikako Ekonomia Sozial eta Solidarioko Sareen konfigurazioan (REDESS) lan egiten dute herrialde sustatzaileekin batera:
Honen, helburua ekonomia sozial eta solidarioa sustatzeko konpromisoa duten Estatu Iberoamerikarrak bilduko dituen sare eraginkor bat sortzea da. Horrela, esperientziak eta politika publikoak trukatu, eta Nazio Batuen Erakundeak ekonomia sozial eta solidarioari buruzko ebazpenean ezarritako helburuak elkarrekin garatuko dituzte.
REDESSek, iberoamerikar espazioan gizarte-ekonomiaren ordezkaritza-erakunde nagusien entitate behatzaile gisa parte hartuko luke: Gizarte Ekonomia. Europa (Europar Batasunean ezartzearekin eta Espainia eta Portugalgo gizarte-ekonomiaren ordezkaritzarekin), eta Ameriketako Nazioarteko Kooperatiba Aliantzarekin, baita gizarte-ekonomiaren sustapenean diharduten adituen eta Nazioarteko Erakundeen parte-hartzearekin ere.
Gainera, Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren eginkizunetako bat, Sarearen barruan, sarean parte hartzen duten herrialdeen kopurua zabaltzea da, Iberoamerikako espazioaren estaldura hobetzeko.
Kontinentearteko Ekonomia Solidario Sozialaren Sustapenerako Sarea ( RIPESS) ekonomia sozial eta solidarioa sustatzeko konpromisoa duen sare kontinentalen sare globala da. RIPESSeko kide-sareek (Latinoamerika eta Karibeko, Ipar Amerika, Europa, Afrika, Asia eta Ozeania) sare nazionalak eta sektorialak elkartzen dituzte, eta horrela lurralde ainguratze sendoa bermatzen dute.
Egungo testuinguru globalean, RIPESS kontinenteen arteko lankidetzaren alde egiten du eta ESSren proposamenen bozeramailea da, maila lokalean zein globalean. Bertako kideek, elkartasuna globalizatzearen garrantzian sinesten dute, pertsonak eta planeta bere jardueraren erdigunean jartzen dituen ekonomia eraikitzeko eta indartzeko.
RIPESSek bere egituran hainbat sare eta erakunde integratzen ditu, hala nola:
2000. urtetik aktibo eta CEP-CMAF (Europako Konferentzia Iraunkorra Kooperatiba , Mutualitatea , Elkartea eta Fundazioa) , Europako ekonomia sozialeko 2,8 milioi enpresa eta erakunderen ahotsa da. 2008an izena aldatu zuen, Europako Gizarte Ekonomia bihurtuz. Europako erakundeen bazkide estrategikoa da eta EBko ekonomia sozialari buruzko politika zuzentzen du. Sortu zenetik, Europako Parlamentuko Gizarte Ekonomiaren Intertaldearen idazkaria izan da.
Europako Gizarte Ekonomia honako kide hauek ditu:
Rue des Alexiens, 16B
1000 - Bruselas - Bélgica
Nazioarteko Lanaren Erakundearen Kooperatiba Unitatea (OIT) 1920an sortu zen eta ekonomia sozial eta solidarioaren arloan aritzen da. Oro har, OIT zk. 193 2002ko kooperatiben arauen sustapenean oinarritzen da . Egunerarte, 117 herrialdek baino gehiagok erabili dute Gomendio hau beren legedia eta politikak berrikusteko. Gaur egun, OIT Kooperatiben Unitatearen lana 2022an onartutako lan duinari eta Ekonomia Sozial eta Solidarioari buruzko Ebazpenak arautzen du .
Unitate honek zazpi urteko Estrategia eta Ekintza Plana garatu du (2023-2029), hiru helburu nagisi izanik:
Nazio Batuen Erakundeen arteko Lan Taldea (UNTFSSE) 2013an sortu zen, Nazio Batuen sistemen garapena birpentsatzeko, mundu mailako krisi anitzen ondorioz.
Gaur egun, UNTFSSEk 17 kide ditu, NBE eta ELGAko agentziak barne, eta 13 behatzaile. Lantalde honek, ekonomia sozial eta solidarioaren ikusgarritasuna areagotzeko du asmoa, Nazio Batuen sistemaren barruan eta hortik kanpo. Lan-taldeko kideek eta behatzaileek lankidetza-jarduerak egiteko konpromisoa hartu dute:
Bere ibilbidean, 2023ko apirilaren 18an Nazio Batuen Batzar Nagusiak Garapen Iraunkorrerako Ekonomia Sozial eta Solidarioa Sustatzeko Ebazpena (A/RES/77/281) (N2311871) onartzea nabarmentzen da. .pdf (un.org) . Ebazpen honen onarpena Lan Talde honen etengabeko ikerketa eta sustapenaren emaitza izan da.
4 Route des Morillons
CH-1211, Genève 22, Switzerland