EKONOMIA SOZIALA DA

Abangoardiako HUB-a zeharkako helburu estrategiko gisa ageri da Ekonomia Sozialaren eta Zainketen Ekonomiaren PERTE proiektuan, eta, haren bidez, ekosistema alternatibo bat sustatu nahi da, bestelako ekonomia bat eraikitzen espezializatua, ekonomia justua, jasangarria eta ekitatiboa, “demokrazia ekonomikoan” oinarritua eta eraldaketa digitalean eta ingurumenekoan bermatua.

Hona hemen ekonomia sozialaren abangoardiako HUB-aren helburuak:

  1. Ekonomia sozialaren ezagutza multzokatzea, sare zabal batek aztertzen baitu: unibertsitateak, sektorea ordezkatzen duten erakundeak, haien entitateak, administrazio publikoak, eta erakunde nazionalak eta nazioartekoak; egun, ezagutza hori argitalpen askotan sakabanatuta dago, eta, argitalpen horien arabera, desberdinkeriari eta klima-aldaketari erantzuteko eredu gisa aurkezten da ekonomia soziala.
  2. Nazioarteko erreferentzia- eta ezagutza-zentro bihurtzea, gizarte ekonomiako enpresa eta entitateen garapen jasangarriaren zerbitzura.
  3. Sozializaziorako erreferentzia bihurtzea gazteen belaunaldi berrientzat, ekonomia egiteko beste formula bat ikusgai jarri eta ezagut dezaten, bidezkoagoa, berdinzaleagoa eta parte-hartzaileagoa, gizarte ekonomiara talentua erakartzeko asmoz.

Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak sustatu du abangoardiako HUB-aren sorrera, arlo honetako ministerio eskudun gisa, eta ekimenaren sustatzaile gisa, Ekonomia Sozialaren eta Zainketen Ekonomiaren Berreskurapen eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoaren bidez (PERTE), Ekonomia Sozialeko Estatu Idazkaritzaren bidez.

Gauzatutako lehenengo jarduera hitzarmen bat sinatzea izan da, 2023ko uztailaren 24ko Ebazpenaren bidez (2023ko uztailaren 24ko Ebazpena, Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren Idazkaritza Nagusi Teknikoarena, Ekonomia Sozialaren Espainiako Enpresa Konfederazioaren esparru-hitzarmena argitaratzen duena, ekonomia sozialaren arloan erreferentzia den abangoardiako HUB-a sortzeko lankidetzaren araubide juridikoa zehazteko.

Sinatutako esparru-hitzarmenak abangoardiako HUB-a sortzea du helburu, ekonomia sozialari buruzko informazio guztia batuko duen sistema gisa, Espainiako lurraldean gizarte ekonomiarako erreferentzia den ezagutza transferituta eta trukatuta, baina Europan eta nazioartean ere eragina izan dezan bilatuta.

Horrenbestez, abangoardiako HUB-a berrikuntza estrategikoko sistema baten epizentroa da, eta zenbait jarduera biltzen ditu, gizarte ekonomiaren sektorean garapen eta berrikuntza handiagoa sustatzera bideratuak, jardunbide egokiak trukatuta eta proposamen baliotsuak partekatuta.

Azkenik, adostu da abangoardiako HUB-ak funtsak jasoko dituela 23. osagarriko 6. inbertsiotik («Ekonomia soziala sustatzeko plan integrala, ekonomia-sare lokala eta jasangarria sortzeko»); horrela, [COM(2021) 322 amaierakoa] Kontseiluaren Betearazpen Erabakiaren Proposamenaren Eranskineko 349. helburua erdiesten lagunduko da, eta hura betetzeko bitartekoa izango da.

Hurrengo mugarria izan da irailaren 24ko 959/2024 Errege Dekretua onartzea, zeinaren bidez arautzen baita zuzeneko dirulaguntza bat ematea Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konfederazioari (CEPES), Ekonomia Inklusiboa eta Jasangarria Sortzeko Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plan Integralaren barruan, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Errege-dekretu horren bidez, Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konfederazioari (CEPES) zuzeneko dirulaguntza bat ematea arautzen da. Dirulaguntza horren helburua abangoardiako hub bat sortzea da. Hub horrek, ezagutzaren transferentziaren eta trukearen bidez, ikerketa bilduko du, eragileen arteko sinergiak sortuko ditu eta gizarte-ekonomiaren arloko jarduera-sareak sustatuko ditu, eta, horrela, Espainiako ekosisteman ez ezik, Europako eta nazioarteko ekosisteman ere eragingo du.